Country
 
Enpresa Produktuak Berrikuntza Copreci munduan Mondragon Kontaktua

Salmentarako orokorrak

Berriak
COPRECI
ETXETRESNETARAKO OSAGAIAK
Coprecik etxetresnetarako osagaiak garatzen eta fabrikatzen ditu 1963. urtetik. Sorreratik bezerora bideratutako kooperatiba izan da.
Gas Egosketa
Sukaldeentzako, gaineko sukaldeentzako eta gasezko labeentzako balbulak, termostatoak, gas kontrolerako sistema elektronikoak…
Barbakoak
Txorrotak segurtasunarekin, milivoltetako balbulak, pilotuak… kanporako diren tresnen gas aplikazioentzako, hala nola, barbakoak, patio heaters, fireplaces, firepits...
Etxe Konforta
Txorrotak, balbula termostatikoak, pilotuak, analizatzaileak eta gasezko berogailuentzako kontrol elektronikozko sistemak.
Profesional Egosketa
Sukalde industrialetan gasa kontrolatu eta erregulatzeko osagaiak
 
Garbiketa
Ura husteko ponpak, birzikulazioko ponpak,ur bideratzaileak… garbigailuentzat, ontzigarbigailuentzat eta lehorgailuentzat.
 
Egosketa elektronika
Indukziozko gaineko sukaldeentzako sorgailuak.
Berrikuntzan sinisten dugu
Coprecin berrikuntza praktikatzen dugu, prozesu baten zati bailitzan, estrategia definitzetik proiektuak gauzatu arte aktiboki kudeatuz. Helburu hau lortzearren funtzioei begirako egitura bat sortu da, eta elkarlan estuan egiten dute lan kanpo partner-ekin, garapen zentruekin eta gure korporazioko unibertsitateekin, besteak beste.
Bezeroaren asebetetzea lortzeko lan egiten dugu
“Bezeroa bizi” esperientzian oinarritzen da Copreci gidatzen duen motorra; hau da, gertutik bere nahiak jarraitzea, fabrikatzaile eta azken erabiltzaileen eskakizunei erantzuten dieten puntako produktuak eginez. Hala nola, sukalde, gasezko labe, indukziozko sukalde, garbigailu, ontzi garbigailu, barbakoa, berogailu eta abarrentzako produktuak.
  Nazioartekotzea praktikatzen dugu
Coprecin bezeroak esandako norabidean gauzatzen da hazkundea. Mexikon, Brasilen, Txina, Turkian, Txekiar Errepublikan eta Italian produkzio areak ireki ditugu, bezeroarengandik gertu egotea garrantzitsua dela uste baitugu. Horrela, zerbitzu-indar guztiarekin iristen gara bezeroa dagoen tokira.
Talde handi baten babesean: MCC
Copreci MCCko partaidea da, Euskal Herriko lehen enpresa taldea eta zazpigarrena espainiako enpresen rankinean.
MCC barruan, Mondragon Osagaien Dibisioan kokatzen da Copreci.