Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Berrikuntzan sinesten dugu

Berrikuntzan sinesten dugu

  • Gure produktu gama etengabe berritzen ari da. Outdoor sektoreko fabrikatzaile bakarra gara munduan gas balbulen betiko soluzioak eta kontrol elektronikoak elkartzen dituena, gure bezeroentzat aukera zabala emanda.

    Imajinatu, esaterako, urrutitik kontrolatzeko agindua duen barbakoa bat, argia duten heldulekuak erregailuan sugarra dagoela adierazteko, familia osoarentzat seguru diren sistemak (child lock , shut off valve), etab.)

  • Clicking system, gure bezeroek fabrikatzen dituzten gas bidezko gailuak fidelitate gorenekoak direla uste dugulako, eta horregatik fluxua zehaztasun osoarekin doitzen dituzten osagaiak hornitzen ditugu. Touch&Feel.

    Sistema duala: sistema bakarra gas mota bietarako (NG/LP), gas bakoitzerako erreferentzia berezi bat eduki beharrik gabe. Oso erraza da gas mota batetik bestera igarotzea, baita erabat segurua ere, Copreciren sistemak gas bihurketarako eskaintzen dituen osagai sortarekin.