Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Efizientzia energetikoa eta Zarata gutxitzea

  • Efizientzia energetikoa

    Gure osagaiei esker, ura eraginkortasunez kudea dezakegu, energiaren kontsumoa erdira murriztuta, teknologia asinkronoa erabiltzen duten ponpekin alderatuta.

    Era berean, erabiltzen ditugun enbalajeak berrerabilgarriak dira, eta gure instalazioetara itzultzen dira berriro erabiliak izateko.

    Horretarako, hornitzaile oso prestatuak ditugu munduan ditugun lantegi guztietan banatuta.

  • Zarata gutxitzea

    Coprecin etxeetan zaratarik ez egotea nahi dugu, isiltasuna ere entzun ahal izatea. Horretarako, helburu hori lortzen lagunduko duten osagai teknologikoak garatzen ditugu.

    Hori dela eta, liderrak gara BLDC teknologiaren erabilerari dagokionez, eta teknologia horri esker motor sinkronoekin lortzen direnak baina askoz zarata maila txikiagoak lor ditzakegu.