Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Coprecik azken 56 urteetan egindako lanagatik aitorpena jaso du

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan zen ekitaldian eta Garapen Iraunkorreko Helburuekiko kooperatibek duten konpromisoaren garrantzia azpimarratu zuen. Helburu hauek kooperatiben izateko arrazoiari erantzuten diote: hazkunde ekonomiko iraunkorraren eta kalitatezko enpleguaren alde egitea, beti ere jardueraren erdigunean pertsona jarriz. Urkulluk adierazi zuenez, kooperatiba ereduak funtzionatzen du eta aldi berean erakusten du pertsona erdigunean jartzea efizientzian eta lehiakortasunean irabazteko tresnarik onena dela. “Eredu honek pertsona erdigunean jartzen du, bere ingurunean berrinbertitzen du eta ongizate maximoa bilatzen du”.

Aitorpena 50 urte bete duten kooperatibei Ekitaldian, gainera, 50 urte bete duten Euskadiko 69 kooperatiben lanari aitorpena eman zitzaion. Atzoko ekitaldiko kooperatiba horietatik ia erdiak MONDRAGON Korporaziokoak dira. Lehendakariek aitorpena jaso zuten kooperatibetako kolektibo osoaren izenean.

Ikusi bideoa