Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Copreci Turkiak bere 10. urteurrena duela eta, bideo bat aurkeztu du



Pasa den urriaren 25ean Copreci Turkiak, Kooperatibak Gebzen duen produkzio plantak, bere 10. urteurrena ospatu zuen. Bertako langileek beraien Copreciko esperientzia kontatuz bideo motibagarri bat aurkeztu digute.

Gehienak kooperatiban lan egin duten emakumeen esperientzia hunkigarriak dira, erakunde hauetan pertsonek duten garrantzia azpimarratzen dutenak, edota formazioan, gardentasunean eta parte hartzean egin den apustua.

Copreci orain dela hamar urte iritsi zen Estanbuletik 60 km-tara dagoen Gebze herrira. Bezeroarekiko gertutasuna bultzatu nahian eta herrialde honetan finkatuta zeuden mundu mailako bezero nagusi batzuen plantei zerbitzu zuzen eta globala eskaini nahian. Gaur egun 80 pertsona inguru dabiltza lanean planta honetan.

Urriaren 25ean 10 urte hauek oroitzeko festa ospatu zuten eta bertan elkartu ziren gaurko langileak eta jada erretiratuta daudenak. Zorionak Copreci Turkia!

Bideo - You tube

Bideo - Vimeo