Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Coprecik Italiako instalazioak lekuz aldatu eta handitu ditu

Coneglianon kokatutako plantako produkzio fluxua eta layouta hobetuko dituzten instalazio berriak

2002an, gasezko sukaldeetarako osagai tubularrak ekoizteko enpresa bat bereganatu zuen Coprecik Mareno di Piaven, Veneziatik 60 km-ra. 3.800 m2-ko zabalera zuen enpresa hau 3 pabiloietan banatuta zegoen. 15 urte beranduago, zabalera handiagoko kokapen batetara aldatu du ekoizpena, 5.000m2ko zabalera duen eraikinera.

Kooperatibaren hazkunde eta internazionalizaziorako apustu garbia da emandako urratsa eta bere planta guztietan aplikatzen ari den “lean production” lanaren norabidean emandako urrats bat gehiago da. Planta berri honetan, erabat automatizatutako prozesuak jarri dira martxan, kalitatearen kudeaketa aurreratua duten sistemekin.

Jardueraren lekualdaketa motu antolatuan eta ondo egin da. Plantako langileen esfortzuari esker, jarduera guztia lekuz aldatzea lortu da bezeroengan inolako eraginik izan gabe.

ikusi argazkiak