Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Copreci, nazioarteko DNA duen enpresa

“Mende erdiko proiektu kooperatiboa: Aretxabaletatik mundura” 1963an, 40 laguneko talde bat Gipuzkoako Aretxabaleta herrian, gasezko balbulak fabrikatzen hasi zen Copreciko jarduerari bide emanez (COmponentes de PRECIsión).

Egun, Copreci enpresa globala da eta munduan zehar sakabanatutako 8 produkzio plantetan lanean ari diren 1700 pertsonek osatzen dute proiektu hau. Mundu mailako etxetresnen osagaien fabrikatzaile nagusienetakoa da Copreci, eta bere bezeroen artean, etxetresnen sektoreko marka nagusiak daude, besteak beste Bosch, Siemens, Whirlpool, Electrolux, General Electric, Miele, Haier, Samsung, Midea, Weber eta Char Broil.

Nazioarteko DNA
Mende erdiko industria ibilbidea duen Gipuzkoako kooperatiba honek, 1989an Mexikon planta bat zabaldu zuenez, Mondragon korporazioan aitzindaria izan zen nazioartekotze. Copreci de Mexico izan zen korporazioak kanpoan garatutako lehen esperientzia.

1991n, bigarren inplantazioa egin zen nazioartean, Txekiar Errepublikan Copreci CZ plantaren ibilbideari hastapena emanez. 2002an, Italian planta berri bat zabaldu ondoren, Copreci Turkiaraino iritsi zen, Gebzen ekoizpen zentro bat zabalduz, eta hurrengo urtean, Txinako Guangzhou eremuko Zhuhai herrian ireki zuen beste planta bat. Duela gutxi, 2016an, Txinako bigarren planta inauguratu zen, Mondragon Korporazioak Kunshanen duen enpresa parkean.

Coprecik, herrialde guzti hauetatik, gestio sistema eta know-how teknologiko bakarrarekin, mundu osoari eskaintzen dio zerbitzua, merkatu bakoitzera egokituz. Kooperatibak, 210 miloi euro fakturatu zituen iaz eta fakturazio osoaren %65 baino gehiago, Aretxabaletako planta zentralean egin zen (Gipuzkoa). Aretxabaletako planta da taldeko handiena, eta horretaz gain, Altsasun (Nafarroan) beste planta bat ere badu.

Merkatu europarrean egiten da salmenten %58a, merkatu amerikarrean %22, asiarrean %12 eta MENA da txikiena %8arekin. Gas Egosketa eremuan mundu mailako liderra den kooperatiba honek, 1.970 langilez osatutako plantilla dauka eta hauetatik 670 Aretxabaletan ari dira lanean.

Munduan, 400 miloi etxe hornitzen dituzte Copreciko osagaiek. 250 patente baino gehiago ditu duen gaitasun berritzaile ziurtatzeko. Copreci etxetresnen bihotzean dago, funtzionamendu ezin hobea ziurtatzeko.

Gaitasun teknologikoa: 250 patentetik gora
Copreciko nortasunaren adierazle dira duen Gaitasun Teknologikoa eta Bezeroarenganako orientazioa.

Copreciren gaitasun teknologikoa 3 eremutan sailkatu dezakegu:
• Gasaren kondukzioa, kontrola eta erregulazioa
• Motorren kontrola eta erregulazioa
• Elektronika Europan, AEBetan eta Txinan 250 patente baino gehiago ditu, hori da duen gaitasun berritzailearen erakusgarri nagusia.

Gainera, Coprecik bere bezeroei erabilera gero eta errazagoa duten soluzioak eskaintzen dizkie etxetresnei funtzio berriak txertatuz. Hona hemen adibide batzuk: Smart cooking, gasezko aparatuek kudeatzeko sistema elektronikoa; Green Induction, indukzio sistema efizientea, aurrezarritako muga batzuen arabera potentziaren kontsumoa gestionatzeko sistema; edota Ecoflow sistema, gasezko estufentzako urrutiko agintea.

Orainaldi oparoa eta etorkizun itxaropentsua
Egungo egoera ekonomikoaren arabera, Copreci, enpresa proiektu errentagarria da, nazioarteko presentzia altua duena eta tokian toki lana sortzen duena. Etorkizunari ikuspegi baikorrarekin begiratzen dio: Europako kanpoaldean eta Amerika eta Asiako kontinenteetan hazkunderako planak ditu.

2017an zehar, Estatu Batuetako lehen inplantazioa jarriko da martxan, bertako merkatuaren etengabeko eskaerari erantzuteko. Ipar Ameriketan industria ibilbide berri honi Little Rocken emango zaio hasiera, Arkansaseko estatuko hiriburuan. Ez da duela gutxi hartutako erabakia, aspalditik zegoen planifikatua, Donald Trump boterera heldu aurretik.

Merkatu estatubatuarrean liderra
Little Rocketik AEBetako ekialdeko eta erdiguneko eremuetara heltzeko aukera izango du Coprecik. Dagoeneko etxeko egosketa sektoreko merkatu kuotaren %90 du bertan. Proiektu hau 2017ko bigarren seihilekoan gauzatuko da, Electrolux eta Whirlpool talde handien eskaerari esker.

ARGAZKIAK