Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Copreci AEB eta Txinako azoketan

Martxoan azokaz azoka ibili da Copreci. Atlantako HPBA azokan izan zen lehenengo, dagoeneko 25 urtez jarraian hartu du Coprecik bertan parte. Aste bat beranduago, AWE 2017 azokan egon ziren ikusgai Copreciko produktuak, aurtengoan, stand handiago batean. Produktu eskaintza guztia ikusteko aukera izan zen Copreciko standean, gasezko sukaldeetatik hasi, indukzioekin jarraitu eta ontzi zein arropa garbigailuetako ponpekin bukatzeko…
Azoka honetan parte hartzea kooperatibak merkatu txinatarrean egindako apustuan kokatu behar dugu, Copreci Kunshanen 2016ko inplantazioarekin batera. Azoka hau, beste behin ere, mundu mailako etxetresnen ekitaldi handi gisa kontsolidatu da eta bertan sektoreko fabrikatzaile handiak elkartu ziren: Haier, Midea, Samsung, LG, Panasonic. Hauetaz gain, Boshc, Siemens, Whirlpool… bezalako markek ere lekua izan zuten 100.000 bisitarik parte hartu zuten 100.000 m2ko erakustazokan.

IKUSI ARGAZKIAK