Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Char-Broileko Lehendakaria Coprecin

Ecoflow

Gasezko barbakoen fabrikazioan munduko liderra da enpresa estatubatuarra. Copreciren bezeroa da 30 urtetik hona. Char-Broileko Lehendakari eta Zuzendari nagusia den Christine Robins izan zen gurean, eta berarekin batera, Jeff Wells (Horniketa Kateko Zuzendaria). Aretxabaletako instalazioak bisitatu zituzten irailaren 2an.

WC Bradley taldeko kide da Char Broil, Columbusen (Georgia) 1885ean sortutako enpresa aitzindaria. Copreci 1985en hasi zen Aretxabaletatik WC Bradleyri gasezko iturriak hornitzen, eta ordutik bezero preferentea izan da. 1989an Copreci Mexikon ezarri zen Char-Broili zerbitzu hobea eman asmoz; kooperatiba taldeko lehen atzerriratze esperientzia izan zen. Urte batzuk geroago, 2004an, inplantazio berria burutu genuen, oraingo honetan Txinan, eta Mexikon genituen fabrikazio lineak bertara eraman genituen. Horrela, Char-Broilek txinan zituen beharrei erantzun ahal izan genien. Horiek horrela, Char-Broil ez da soilik bezero garrantzitsu bat izan gure historian zehar; gure internazionalizazio prozesuan bidaiakide eta akuilu aparta ere izan da.

Christine Robinsek lan ibilbide oparoa dauka, eta besteak beste, Body Media eta Philips Oral Healthcare enpresak berriz sustatu zituen. 2014ko ekaineak Char-Broileko Zuzedaritza exekutiboaren kargua hartu zuen. Egin berri diguten bisita hau Robins andereari elkarrizketa egiteko probestu dugu, eta Coprecirekin izan duen harremanari buruz jardun gara, besteak beste. MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboaren inguruan daukan inpresioa ere eman digu, eta baita ere, enpresetako postu garrantzitsuetan emakumeek duten paperaren inguruan.

Ikusi bideoa