Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Whirlpoolek Copreciri eman dio Kalitate Bikaineko Hornitzailearen saria

Ecoflow

Coprecik Kalitate Bikaineko hornitzailearen saria eskuratu du Whirpoolen eskutik, merkatu amerikarreko lehorgailuentzako gasezko balbuletan egindako lan bikainengatik. Whirpooleko Ipar Amerikako Hornitzaile Estrategikoen VP den Liz Doorsek sari emate ekitaldian aipatu zuen Coprecik produktu hau hobetzeko duen jarrera eta esfortzua giltzarri izan dela irabazlea erabakitzerako orduan. Coprecik bezeroarekiko duen konpromisoak eraginda lortu duen kalitate maila izugarria ere aipatu zuen.

Copreciren ekipoko kideen ekarpen eta ezagutzatik abiatuta produktua birdiseinatu zen bere ezaugarriak hobetze asmoz. Indartuta irten den proiektua izan da, urte betean 0 PPM lortzera eta SAT deiak izugarri murriztera pasa baita. Horiek horrela, merkatu amerikarrean Whirpoolek duen hornitzaile onena bihurtu da Copreci.

Bezeroarekin lankidetzan buruturiko birdiseinatze lan sakonak bere fruituak eman ditu, eta bezeroak berak zituen espektatibak gainditzea ahalbidetu dio Copreciri.

Gaur egun, Coprecik 7 planta produktibo ditu banatuta mundu osoan zehar, eta beraietatik eskaintzen die arreta bezeroei, mundu mailako etxetresna fabrikatzaile nagusi direnei.